Atzo, Paula Remirez Ruiz, “2021eko epailerik nabarmenena” izendatu zuten atzo, Nafarroako Kirolaren Sarien Jaian. Festa atzo egin zen, asteartean, Nafarroa Arena pabiloian. Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol sailburua izan zen Nafarroako Gobernuak 2021ean Nafarroako kirolean nabarmendu ziren pertsona, klub eta entitateei ematen dizkien sarien buru.
Gainerako saridunak hauek izan ziren:
• Emakumezko kirolaria: Carlota Ciganda
• Gizonezko kirolaria: Asier Martínez
• Emakumezkoen taldea: Club Rítmica Alaia
• Gizonezkoen taldea: Osasuna
• Teknikaria: José Javier Unzué
• Kirol-kluba: Donibane Kirol Elkartea
• Kirol-zuzendaria: Miguel Ángel García Mitxelena
• Kirol-federazioa: Saskibaloia
• Tokiko entitatea: Sakanako Mankomunitatea
• VKirolaren balioak: Nafarroako Futbol Federazioa
Esteka honetan duzu galari buruzko informazio gehiago eta bideoa.
https://bit.ly/3v8swWs