Nafarroako Gobernuak argitaratu ditu 2021. urteko Kirol Sarien irabazleak. Sari horiek herri-bozketa bidez eman dira, eta Paula Remírez Ruiz taekwondistari Arbitro Onenaren saria eman diote.
Datorren asteartean, otsailaren 22an, Nafarroa Arena pabiloian izango den galan jasoko du sari hori Paulak, zerrenda osatzen duten gainerako sarituekin batera:
- Emakumezko kirolaria: Carlota Ciganda
- Gizonezko kirolaria: Asier Martínez
- Emakumezkoen taldea: Club Rítmica Alaia
- Gizonezkoen taldea: Osasuna
- Teknikaria: José Javier Unzué
- Kirol Kluba: ADonibane Kirol Elkartea
- Kirol zuzendaria: Miguel Ángel García Mitxelena
- Kirol Federazioa: Baloncesto
- Tokiko enrakundea: Mancomunidad de Sakana
- Kirolaren balioak: Nafarroako Futbol Federazioa