Azaroaren 19tik 21era, Portugalgo Seixal herrian, Europako Poomsae Txapelketa izango da. Bertan, Taekwondo Federazioko lehendakaria Espainiako Selekzioaren arduradun tekniko gisa arituko da.
Urmenetak 51 lehiakide eta sei teknikari izango ditu bere kargu, eta lan hori Madrileko Federazioko lehendakari Santiago Maroño Oterorekin partekatuko du.