TAEKWONDO Hace 4 años

KIROL LIZENTZIAREN APP

KIROL LIZENTZIAREN APP

Kirol Lizentzia

Iaztik ez dira fisikoki inprimatzen lizentzia-txartelak. Aplikazio honekin, zuen mugikorrean izan ditzakezue zuen Nafarroako lizentzien datu garrantzitsuenak; izan ere, kirol bat baino gehiago baldin badituzue, guztiak ikusiko dituzue.

Onartze-datarekin duzuen egungo gerrikoa ere agertzen da. Federazioaren jakinarazpenak, oharrak, alertak eta abar ere jasoko dituzue.

Deskargatu eta erabiltzen hasi besterik ez duzue egin behar. Erabiltzailea zure erabiltzailea telefono mugikorra izango da, federazioaren fitxan agertzen dena. Telefonoa zein den edo zer ez den ondo ez badakizu, irakasleari galde diezaiokezu, edo federazioari deitu, eta argituko dizugu. (Oraingoz, Androiderako bakarrik balio du. iPhone-arentzat laster izango da).

Anima zaitezte erabiltzera, komentatzera eta zuen taldekideekin haren erabilera sustatzera.

BIDE BATEZ, GOGORARAZTEN DIZUEGU hilabete honetan iraungiko dela zuen federazio-lizentzia. Beraz, zuen klubarekin harremanetan jarri behar duzue, berritzeko.

AGUR BERO BAT ETA DENBORALDI HASIERA ONA!