Espainiako Taekwondoko Errege Federazioko Batzorde Teknikoak Rubén Vicente Fernández nafarra deitu du, apirilaren 8tik 11ra Sofian (Bulgaria) egingo den Europako Txapelketa Absolutuan Espainia ordezkatuko duen talde nazionala osatzeko balioko duten aurrehautaketetan parte hartzeko.
Rubén 54 kilotik beherako senior kategorian dago, eta behin-betiko zerrendan egoteko beste hiru lehiakide izango ditu: Iván Soriano eta Hugo Arillo Vázquez valentziarrak, eta Iván Rodríguez Morán Mantxakoa.
Rubén Vicente Fernándezek, antigeno negatiboen testa izanda, aurre egingo dio aurrehautaketa horri bihar, osteguna, Murtziako Errendimendu Handiko Zentroan. Mikel Arrondo Chuecak, Taekwondoko Nafarroako Federazioaren Errendimendu Proiektuko entrenatzaileak, lagunduko dio.