Datorren larunbatean, Ezkabako Udal Kiroldegian, Poomsae eta txapelketa bikoitz bat egingo da. Bertan, 88 taekwondistak, 49 neskak eta 39 mutilek hartuko dute parte, kimu, haur eta kadete kategorietakoak.
NKJen jardunaldi berri hau Nafarroako Taekwondo Federazioak antolatzen du, eta ahalegin handia egiten ari da protokoloa ahalik eta modurik onenean eramateko, parte hartzen duten kirolari guztien osasuna bermatzeko. Hala, harmailetan ez da jenderik biltzen, eta lehiaketa egiteko behar diren pertsonak baino ez dira agertzen pistan: arbitroak, bi entrenatzaileak eta borroka edo teknika gauzatzen duten bi lehiakideak.
Hori guztia dela eta, kluben parte-hartzea gero eta handiagoa da, izan ere, horiek guztiak egiaztatzen ari dira protokoloak erakusten dituen osasun-segurtasuneko bermeak, eta, jarduera-asteburu biren ondoren, ez da jaso kutsadurari buruzko informaziorik.
Atxikitutako dokumentuetan aurkituko duzue informazio gehiago.