Nafarroako Gobernuak kanpaina bat jarri du abian kirola modu seguruan egitera bultzatzeko.
Kanpaina irailaren 4an aurkeztu zuen Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Kontseeilariak, eta kirola modu seguru eta arduratsuan egitera animatzea du helburu.
Aukeratutako leloa "Hoy toca - Gaur bai" izan da. Adin desberdinetako pertsonei eta kirol - modalitate desberdinetan jarduteari zuzenduta dago, kirolak eta jarduera fisikoak gizartearen ongizatea bultzatzen baitute.
Informazio guztia hemen sakatuz kontsulta dezakezu.