Nafarroako Taekwondo Federazioak antolatutako Txapelketa Fisiko Teknikoaren sari banaketa ospatua izan zen joandako La Moreako Intersport Irabian uztailaren 23an. Lehiaketa hau Errendimendu eta Teknifikazio programetako kirolariei zuzenduta zegoen.
Konfinamendu egoera honetan NTFko teknikariei kezkatzen zitzaien taekwondisten lehiakortasunaren eta motibazioaren maila mantentzea. Horregatik sortu zuten txapelketa hau. "7 astetan zehar kirolariek lehiakatu zuten etxetik bai banakaz bai taldekaz. Hain zuzen ere, astero erakutsi behar zuten maila fisikoa eta teknikoa proben bidez eta gainditu ondoren, epaileek baloratzen zituzten. Gauzak horrela, Ioritz Cia, Felix Ramírez, Diego Ardanaz, Marcelino Calzón eta Tiago Martins arbitroek sailkapena osatzen zuten", azaldu zuen Kirol Teknikari Mikel Martinezek sari banaketan.
Gauzak horrela, emakumen eta gizonen bostna talde osatu ziren eta honako hauek izan ziren irabazleak:
Gizonen talde irabazlea: Aitor Nsangu, Eneko Navascues eta Iñigo Zunzarren.
Emakumen talde irabazlea: Maialen Carvalho, Alejandra Lacunza, Nicole Forgan eta Maider Jimenez.
Banakako Gizonen sailkapena
1. Aitor Nsangu
2. Rubén Vicente
3. Iñigo Zunzarren
Banakako Emakumen Sailkapena
1. Adriana Mateo
2. Maialen Carvalho
3. Irune Jiménez
Lehiaketa berri eta dibertigarri honen babeslea zenez, Interesport Irabiak sariak eskaini zituen.
Hona hemen parte hartzaile guztiak:
Álvaro Fernández, Abderrahim Belardi, Andoni Solano, Iñigo Zunzarren, Eneko Navascués, Aitor Nsangu, Lu Wei, Aimar Valencia, Ruben Vicente, Luismi Morales, Nizar Chidmi, Ander Erdozain, David Garcia, Marko Echeverria, Mikel Arrondo, Irune Jiménez, Irati Irigoyen, June Nsangu, Ainhoa Martínez, Nicole Forgan, Maialen Carvalho, Maider Jiménez, Alejandra Lacunza, Ariadna Arrondo, Azahara Treto, Sabrina, Martina Campo, Adriana Mateo, Alison Forgan, Erkuden Moreno, Ane Cinto, Natalia Heras, Nora Kabbag, Ainhoa Simon.