Itxialdi egoera honetan zaila denez lehiakortasuna eta motibazioa mantentzea, lehiaketa fisiko-teknikoa antolatu dugu.
Kirol Zuzendari MIKEL MARTÍNEZek oinarriak azaltzen dizkigu: Kirolariek banakaz eta taldekaz parte hartuko dute etxetik. Txapelketak 7 asteko iraupena izango du eta lehiakideek haien maila fisikoa eta teknikoa erakutsi beharko dute proba desberdinen bidez Ioritz Cia, Felix Ramírez, Diego Ardanaz, Marcelino Calzón eta Tiago Martins epaileek ebaluatu ditzaten. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu epaile nafarrei egiten ari diren esfortzuarengatik.
Hiru mutilak osatutako 5 gizonezko taldek eta 4 neskak osatutako 5 emakumezko taldek parte hartuko dute lehiaketa honetan.
Astero proposatuko dira kirolariek egin behar dituzten erronkak, grabatuko dira etxean emandako jarraibideak betetzen, ebaluatuko dira eta sailkapena osatuko da. Igandero bilduko dira lehiakideak eta epaileak ebaluazioa eta hurrengo erronkak ezagutzeko.
Parte hartzaileak: Álvaro Fernández, Abderrahim Belardi, Andoni Solano, Íñigo Zunzarren, Eneko Navascués, Aitor Nsangu, Lu Wei, Aimar Valencia, Rubén Vicente, Luismi Morales, Nizar Chidmi, Ander Erdozain, David García, Marko Echeverría, Mikel Arrondo, Irune Jiménez, Iraty Irigoyen, June Nsangu, Ainoha Martínez, Nicole Forgan, Maialen Carvalho, Maider Jiménez, Alejandra Lacunza, Ariadna Arrondo, Azahara Treto, Sabrina, Martina Campo, Adriana Mateo, Alison Forgan, Erkuden Moreno, Ane Cinto, Natalia Heras, Nora Kabbag eta Ainhoa Simón.
INTERSPORT IRABIAk txapelketa babesten du eta sari finalak emango dizkie talde eta kide sailkaturik onenei.
Mila esker guztiei esfortzua eta konpromisoarengatik eta zorte on!