Prest gaude arratsalde honetan izango den klaserako!
Irakasle kolegiatuek eskainiko duten saioaz gozatu ahalko duzue berriro.
Gaurko saioan, Mikel Martinez eta Mikel Arrondo teknikariek adin guztiendako entrenamendua zuzenduko dute.
Lehengo klasean izandako arazo teknikoak gainditu ditugunez, ez dago aitzakiarik. Gonbidatuta zaude!
Gaia: On Lineko 2. klase federatiboa.
Ordua: Apirilaren 28an 18:00etan (Madrilgo ordua)
Konexioak 18:05ak arte onartuko dira.
Saioa hasten denean, sakatu saguaren eskuineko botoia irakaslearen bideoaren gaineann, "finkatu bideoa" aukera hautatu eta formatu handian ikusiko duzu.
Gogoratu hobe dela mikrofonoa isiltzea. Bestela, kudeatzaileak egingo du.
Parte hartzeko gonbidapena jaso ez gero, idatzi inscripciones@taekwondonavarra.com posta elektronikora.
ZUEN ZAIN GAUDE!