Eskerrik asko eta zorionak 1. onlineko klasera etxetik konektatu zinetenei!
Modu berean, barkamena eskatu nahi diegu parte hartu ezin zutenei 100 pertsoneko gehienezko kopurua gainditu baitzen.
Interesa, espero genuen baino handiagoa izan zenez, arazoak konpondu ditugu datorren astearteko klaseari begira.
Anima zaitez parte hartzera! Zure zain gaude!