ASTEROKO KLASE IREKIAK
Nafarroako Federazioak talde tenikoko kideen zuzendutako Taekwondo klase irekiak eskainiko dituzte astero.
Egun hauetan txikiak eta helduak etxean geratu behar gara. Horregatik, nahiz eta jardueren eskaintza zabala izan, guk zuek maite duzuen kirola, Taekwondoa, praktikatzea nahi dugu.
Horretarako, astero klase birtual bat eskainiko dugu. Nafarroako Selekzioetako entrenatzaileek zuzenduko dituzte. Modu honetan, dinamikoak eta dibertigarriak izateaz gain, maila tekniko guztietako kirolarik egin ahalko dute. Beraz, gonbidatzen zaitugu familia eta lagunak gonbidatzera. Adin eta ezaguera anitzetarako klaseak izango dira. Helburu nagusia da ariketa fisikoa egin, ondo pasatu eta familiarekin partekatzea. Taekwondoa praktikatzen duenak gure irakasleekin praktikan jar dezake, eta probatu ez duenarentzat, hauxe da horretarako unea.
ANIMA ZAITEZTE, eta BALIATU aukera honetaz gozatzeko, hautatzaileak ezagutzeko eta esperientzia telematikoki izan arren bizitzeko.
Las clases serán los MARTES a las 18.00h.
Astelehenetan, klasera sartzeko gonbita eta programazioa ARGITARATUKO ditugu.
ZUEN ZAIN GAUDE!!
AGUR BERO BAT:
Mª Angeles Urmeneta Torres
Nafarroako Taekwondo Federazioko presidentea