Ruben Vicenterekin hitz egin dugu jakiteko nola entrenatzen ari den COVID-19 birusak eragindako alarma egoeran.
Rubenek 2020ko senior mailako 54 kilo baino gutxiagoko kategoriako brontzezko domina du.
Bat batean, tatamitik etxeko lurrera pasatu behar duzu entrenatzeko. Nola daramazu?
Horrela tokatu zaigu eta moldatu behar gara. Nahiz eta mugak izan, entrenatzen jarraitu behar dugu lehiaketak itzuliko baitira.
Kirol planifikazioa mantentzen duzu?
Egia da adiskiderik gabe zaila dela teknika lantzea. Hala ere, saiatzen gara fisikoa eta flexibilitatea entrenatzen.
Eta zein ariketak egiten dituzu?
Lan fisikoak, erresistentziakoak, desplazamendukoak, flexibilitatekoak eta bistaratzekoak. Batez ere saiatzen ari gara denboraldian zehar egin dugun lana ez galtzen.
Egun hauetan, haserrea, frustrazioa edo desorientazioa sentitu duzu?
Planifikazioa lantzen ari ginen esfortzu eta sakrifizio handiz, eta bat batean dena bertan behera geratu da. Esan zigutenean frustrazio hori pairatu genuen arren, gero hasi ginen pentsatzen egoera gainditu ondoren, egindako lana hor egongo da mantenduko baitugu. Beraz, pazientzia izan eta lan egin beharko dugu etxean.
Grabatzen duzu zure burua entrenatzen?
Zuzendari Teknikoak proposatu zigun taldean elkarri motibatzeko. Ez dugu asko partekatu baina egia da besteak akzioan ikusten dituzunean, motibatzen zarela.
Zer esango zenieke adiskidei? eta jendeari?
Nahiz eta klasera edo entrenamendura joan beharra ez izan, entrenatu behar dugula denboraldian zehar lortu duguna ez galtzeko. Laster egoera hau amaituko dela eta lehiaketak itzuliko direla.
Kirolariek haien esperientziak kontatu ahal dizkigute federazio honen posta elektronikoaren bidez edota yoentrenoencasa@deportenavarro.com