La Única RT 33 - Hernani 5
Errugbiko arratsaldea izan zen atzokoa Arazurin. Txikienek jolastu eta gero seniorrak atera ziren zelaira Henaniren aurkako partidua jolasteko. Partidu garrantzitsua zen bi taldeentzat eta hori isladatzen zuten jokalariek zelaian sartzerakoan. Bi taldeek behar zuten garaipena lehenengo hiruren artean sailkatzeko, baina Etxeko taldea atera zen garaile.
Lehenengo zati oso serioa egin zuten bi taldeek. Hernaniko jokalari gazteek errugbi on bat egin zezaketela demostratu zuten, hala ere puntuak etxekoek eraman zituzten 4 entsegu egin eta gero. La Unikak min handia egiten zuen barnekaldi bakoitzean eta hiru aldiz lortu zuen barruraino sartzea jokaldi horiei esker. Azkeneko entsegua uztartze batekin iritsi zen, etxeko aurrelariek barruraino bultzatu eta gero.
Atsedenaldian, Hernanik partiduari uko egin zion lesioak eta jendez falta bait zeuden, Hala ere hamar minutu geihago jokatu ziren Jokuzainak partidua bukatutzat eman arte.
Garaipen honekin La Unikak lortu du bere helburua eta goiko multzoan sailkatzea lortu du bigarren urtez segidan eta bere jarraitzaileen aurrean. Zorionak mutilak eta segi lanean.