RUGBY Hace 3 meses

Nafarroako Kirol Jokoen 2. jardunaldia jokatu da

Nafarroako Kirol Jokoen 2. jardunaldia jokatu da

Joan den larunbatean, urtarrilaren 10ean, Tuteran izan zen 2025-2026ko Nafarroako Kirol Jokoen bigarren jardunaldia.

10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko kategorietako Gigantes de Navarra, La Unica RT, Iruña RC eta Baztan RT taldeetako partaide gazteak Erriberako hiriburuko zelaian elkartu ziren jolasaz, dibertsioaz eta adiskidetasunaz gozatzeko.

NKJren hirugarren jardunaldia otsailaren 7an egingo da.

Argazkia: Iruña RC