Duela hiru urtetik, eta instalazioa birmoldatu ondoren, estadio tuterarrak hartuko duen lehen partida ofiziala izango da.
Datorren larunbatean, hilak 13, 16:00etan, Aragoiko Senior Ligako seigarren jardunaldiko partida jokatuko da Nelson Mandela Udal Estadioan: Unión Funes Rugby Club – Gigantes de Navarra Rugby-k Zaragozako Ibero Rugby Taldearen aurka jokatuko du.
Festa eguna bai zelaian bai harmailetan
Funesko eta Tuterako taldeeko zuzendaritzak topaketa hau benetako festa izatea espero du (animazioa eta zozketak barne). Horretarako, Erriberako zale guztiak harmailak betetzera deitzen ditu, José Ángel Pérez-Nievasek, klubeko idazkariak, kontatzen zuenez, “Nafarroako errugbiarentzat etorkizun handikoa den proiektu hau aurrera ateratzeko batu direlako denboraldi honetan”.