RUGBY Hace 11 meses

Hil ala biziko partidua Lasarte Menditarrak BRT-rentzat

Hil ala biziko partidua Lasarte Menditarrak BRT-rentzat

Hil ala biziko partidua jokatuko du Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lasarten, Gipuzkoa Sortzenen aurka, txapelketa erregularreko azken norgehiagoka izango da bi taldeentzat, helburua ere berdina izango da bai gipuzkoarrentzat bai nafarrentzat, garaipena. Izan ere, irabazten duen taldea, ligako play-off etan sartuko da.

Denboraldi oso ona egin ostean, Baztandarrek Sari ederra eskuratzeko aukera izango dute, Play-off etako sailkapena eskuratuz gero sasoia borobilduko lukete Baztandarrek pasa den urteko dinamika jarraituz. Eta hori azpimarratzeko da txapelketa lehiakor honetan.

Baina Gipuzkoarrek ez dute erraz etsiko, helburu berdina duen talde gazte eta dinamiko honek beraien etxeko abantaila probestu nahiko dute.

Neurketa Larunbatean izango da Lasarten, 12:00 etan. Animatu, Bultza BRT!