RUGBY Hace 11 meses

Larunbat honetan, hilak 12, Menditarrak BRT-ren Gaupasa!

Larunbat honetan, hilak 12, Menditarrak BRT-ren Gaupasa!

Menditarrak BRT-k antolatutako jai egun hau Larraintzarren izango da.

Bertze urte batez egun zoragarria antolatu du Menditarrak BRT taldeak, ekintza asko izango dira egunean zehar. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jardunaldia, txikienek emango diote hasiera egun zoragarri honeri BRT zirkuaren eskutik, probextu aukera hau eta ekarri ezazu zure haurra gure kirola probatzera!

16:30etan Errugbi seven txapelketa hasiko da eta txapelketa hau tuku tuku txarangak alaituko du,ondoren Bokatak izango dira eta gauen zehar zozketa gauzatuko da, zure boletoak eskuratu ez badituzu jarri kontaktuan taldeko norbaitekin eta eskuratu itzazu!

Eta azkenik nola ez! Gaupasa, besta gogoekin daudenentzat kontzertuak izango dira, Los Benis, Bizphiru pelau eta DJ Bako izango dira eszenatokiaren gainean.

Hau dena esanda, ANIMATU EGUN EDERRA IZANGO DA ETA!

📸 Más imágenes