Joan den larunbatean, otsailak 1, 2024-2025eko Nafarroako Kirol Jokoen hirugarren jardunaldia jokatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) zelaian.
10 eta 12 urtez azpiko kategorietako hirurogeita hamar jokalari baino gehiago izan ziren, Gigantes de Navarra, La Única RT, Iruña RC eta Baztanetik etorriak, NKJen hirugarren hitzordu honetan.
Laugarren eta azken jardunaldia martxoaren 23an izanen da.