Albiste honen bidez, Nafarroako Errugbi Federazioak Iruñean izango diren 1. eta 2. mailetako World Rugbyko Entrenatzaile ikastaroen izen ematea partekatu nahi du.
1. Mailako World Rugbyko Entrenatzaile Ikastaroa: 2024ko irailaren 27a, 28a eta 29a
Galdetegira sartu ahal izateko, erabili esteka hau:
https://forms.gle/z4aEGDHyjUPYfAt29
2. Mailako World Rugbyko Entrenatzaile Ikastaroa: 2024ko irailaren 27a, 28a eta 29a eta urriaren 25a, 26a eta 27a
Galdetegira sartu ahal izateko, erabili esteka hau:
https://forms.gle/o3cAU22LXoJ98ZLe9
Bi ikastaroetan, gutxienez 20 plaza daude eta gehienez 25, izen-ematearen ordena zehatzaren arabera. Izena emateko azken eguna: irailaren 13a.
Ikastaro bakoitza emateko lekuak, ordutegiak eta sartzeko gutxieneko baldintzak, baita prezioa ere, dagokion galdetegian adierazten dira.
Ikastaroaren data hurbiltzen denean, izena eman duten pertsonei Espainiako Federazioa prestatzen ari den ikaslearen gida bidaliko zaie, informazio gehiagorekin.