RUGBY Hace 2 años

Daxeko taldea (uztailaren 24tik 28ra) Lekarozen stage batean

Daxeko taldea (uztailaren 24tik 28ra) Lekarozen stage batean

Datorren astean, Lekarozko errugbi-zelaian stage bat izango da, Dax-en taldea bertan dela. Talde hori Hervé Durquety entrenatzaileak zuzentzen du, eta Frantziako Pro D2 mailam jokatuko du denboraldi honetan.

Amaiurren egongo den talde frantsesak Baztan Rugby Taldea Menditarrak taldearekin partekatuko du aste osoa (astelehenetik ostiralera), eta zelaiko entrenamenduak egingo ditu astelehen arratsaldetik eta ostegunera arte.

Zelaiko entrenamenduak:

- Uztailaren 24a, astelehena, 15:00etatik 17:00etara.

- Uztailaren 25a, asteartea, 9:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

- Uztailaren 26a, asteazkena, 9:00etatik 12:00etara.

- Uztailaren 27an, osteguna, 9:00etatik 12:00etara.

Lekarozko errugbi-zelaia, BRT-Menditarrak taldeak erabili ohi duena, errugbi, dibertimendu eta adiskidetasun onaren lekuko izango da egun horietan.