Otsailaren 25ean, larunbata, , 10 urtez azpikoen eta 12 urtez azpikoen kategorietako Nafarroako Kirol Jokoen laugarren jardunaldia egin zen.
Hitzordua 11:00etan izan zen, Tuterako Nelson Mandela estadioko errugbi-zelaian, eta Gigantes de Navarra, La Única Rugby Taldea eta Iruña Rugby Taldeko 65 kirolari baino gehiago bildu ziren.
Bosgarren eta azken jardunaldia apirileko lehen asteburuan eginen da, Lekarozen.