Joan den larunbatean, azaroaren 26an, Nafarroako Unibertsitatean egin zen 2022-2023 Nafarroako Kirol Jokoen bigarren jardunaldia.
Hirurogei kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten, 10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko kategorietakoak, Gigantes de Navarra, La Única Rugby Taldea eta Iruña Rugby Club taldetakoak.
Jarduera 10:30ean hasi zen.
NKJen hirugarren jardunaldia 2023ko urtarrilaren amaieran egingo da.