Asteburu honetan hasiko da euskal ligako lehen fasearen bigarren itzulia, Baztango eskuadrarentzat.
Kanpanzar Arrasate RT aurrean etxean bikain egin ondoren, Durango RT taldearekin neurtuko dira, taulan hirugarren sailkatua.
BRT Menditarrak sailkapen-taulako laugarren postuan dago orain, eta larunbateko talka erabakigarria izango da lehen hiru sailkatuen artean amaitzeko. Postu horiek A taldean ligaren bigarren fasea jokatzeko pasea emango lukete.
Oso pareko partida aurreikusten bada ere, hirugarren postua kendu nahi diote Durangoko talderari.
Honekin batera doan dokumentuan ikus ditzakezu partida hori eta asteburuko guztiak.