RUGBY Hace 3 años

World Rugby Level 1eko Lehen Laguntzei buruzko ikastaroaren plazak agortzear dira

World Rugby Level 1eko Lehen Laguntzei buruzko ikastaroaren plazak agortzear dira

Datorren azaroaren 29ko World Rugby Level 1eko Lehen Laguntzei buruzko ikastaroen plazak agortzen ari dira 4 geratzen baitira.

Klub batean parte hartzen duten entrenatzaile, arbitro, prestatzaile fisiko, ordezkari edo zaleentzat da ikastaroa. Helburu hauek ditu: errugbi-zelai batean beharrezkoak eta oinarrizkoak diren ezagutzak eskuratzea jokalariak artatzeko, lesio kasuetan lehen arreta emateko gai izatea eta larritasuna baloratzen ikastea laguntza espezializatua eskatzeari begira.

Prestakuntza hau Iruñeko Printzearen Harresi Gazte Egoitzan eskainiko da 09.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

Inskripzioa ondorengo estekaren bidez egin ahal duzu. Anima zaitez!

https://forms.gle/AxFbPifWjSaow2Jd8