RUGBY Hace 3 años

Gure taldeak denboraldi berriari begira: Baztan RT Menditarrak

Gure taldeak denboraldi berriari begira: Baztan RT Menditarrak

Nahiz eta beste kirolek tiradizo handiagoa izan, Asterix eta Obelix Galako herrixkak bezala, baztandar errugbi talde menderaezin batek indartsu jarraitzen du.

Baztan RT Menditarrak berriz ere ilusioz betetako denboraldia hasi du, eta Euskal Ligako 1. Mailan gazte-talde batekin parte hartzea izango du erronka handienetako bat.

Iñaki Ezkurrak taldearen azken ordukoa eman digu.

Hasi al zarete entrenamenduak?

Bai, abuztuaren 25ean hasi ginen, Senior eta 18 urtez azpikoekin. Irailaren 9an, 14 - 16 azpikoen kategoriakoekin, eta Eskolarekin, bai Ultzaman bai Baztanen, irailaren 16an hasi ginen.

Handitu al da pandemiaren ondorioz gal zitezkeen fitxen kopurua?

Fitxa-kopurua antzekoa da, baina gutxi dira oraindik. Inguru horretan dugu handicap nagusia. Biztanle-kopuru txikiko lurraldea denez, eta beste kirol nagusi batzuetan (futbola, pilota, eskubaloia) kirol-eskaintza garrantzitsua denez, beti dugu arazo hori.

Zenbat kirolari dituzue gaur egun?

Gaur egun, pandemia ondoren, talde seniorrari sendotzea lortu dugu, denboraldi honetarako 35 jokalari baititugu. Probatzera datozen berrienekin eta 18 urtetik gorako mutilekin, plantilla handitu eta gaztetu egin da.

18 urtez azpikoenak 8 jokalari zituzten iaz, eta aurten 3. Iaz ezin izan genuen 14 urtez azpikoekin eta 16 urtez azpikoekin lan egin, eta hori nabari da.

Aurten bai, 16 urtetik beherakoen kategoria eskainiko dugu, gaur egun ditugun 8 jokalariekin. Gero, 14 urtez azpikoena eta Eskolakoa daude, baina oraindik ez dakigu zenbat haur animatzen diren hilabete honetan.

Zenbat mutil eta zenbat neska?

Gaur egun, neska bat dago 16 urtez azpikoan, eta beste bat eskolan; gainerakoak, mutilak dira.

Nola dator denboraldi hau?

Seniorrentzako denboraldia ilusionagarria da, baina aldi berean konplikatua. Jokalariak bildu ondoren, Euskal Ligako 1. Mailan lehiatzea erabaki genuen, iaz bigarren mailako liga irabazteagatik lortutako plazan.

Lehiaketa hau maila-jauzi bat izango da taldearentzat. Plantilla oso gaztea eta esperientzia gutxikoa den arren, gogo handiz aurkezten da. Gainerako kategorietan, kategoria guztietan pixkanaka-pixkanaka haztea espero dugu, eta, hala, etorkizun hurbilean errugbi-eskaintza ziurtatzea gure lurraldean.

Zenbat talde izango dituzue?

Euskal Ligako 1. Mailan lehiatzen den seniorra; eta, ondoren, 18 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen kategorietakoak, Irunekin batera, TxinBaz taldeak osatuz, adin horietako Euskal Ligan sartuko direnak.

Noiz hasiko dira lehiakatzen?

Urriak 1.

Zer helburu dituzue denboraldirako?

Kirol honetaz gozatzea eta gure lurraldean epe labur-ertainean errugbiaren eskaintza bermatzea.