RUGBY Hace 3 años

Gure taldeak denboraldi berriari begira: Gigantes de Navarra

Gure taldeak denboraldi berriari begira: Gigantes de Navarra

Denboraldi berria hastear da, eta gure taldeak prestatzen ari dira ahalik eta ondoen hasteko.

Gigantes de Navarra errugbi taldea pixka bat triste dagoen arren, erronka polita dauka ilusionatzeko: senior kategorian lehiatu ezin izatearen tristura eta eskolekin lan egiteko ilusioa du, urtez urte hazten ari baitira.

Pedro Corralek kontatu zigun nola dauden.

Hasi al zarete entrenamenduak?

Senior taldearekin abuztuaren 16an hasi ginen entrenatzen, eta duela bi aste, irailaren 13an, eskolekin.

Handitu al da pandemiaren ondorioz gal zitezkeen fitxen kopurua?

Egia esan, seniorren taldean baja asko izan ditugu, eta denboraldi honetan ezin izango dugu ligarik jokatu, ez baitugu fitxa nahikorik izango denboraldi oso bati aurre egiteko.

Eskolakoek, ordea, alaitasun handiagoa ematen digute, eta urtez urte hazten ari gara. Hori dela eta, klubak denboraldi honetarako egiten dituen ahalegin gehienak txikienekin izango dira, senior kategoriako jokalari-kopurua handitzeko aukera alde batera utzi gabe.

Zenbat kirolari dituzue gaur egun?

Adin guztietako 35 eta 40 artean gaude.

Zenbat mutil eta zenbat neska?

Zoritxarrez, neskak oso gutxi daude, eta aurtengo denboraldiari begira indartu beharreko puntuetako bat da.

Nola dator denboraldi hau?

Talde seniorra ezin aurkeztearen tristurarekin, baina eskolekin lan egiteko ilusio handiarekin eta seniorren plantilla handitzen jarraitzeko prest.

Zer lehiaketatan jokatuko duzue?

Nafarroako Kirol Jokoetan, Aragoiko Errugbi Federazioak antolatzen dituen kontzentrazioetan eta, ahal dugun neurrian, jasotzen ditugun gonbidapen guztietara joanen gara.

Zer helburu dituzue denboraldirako?

Hazi, hazi eta hazi.