Erantsitako dokumentuetan Euskal Ligaren 2022-2023ko lehiaketa-egutegiak ikusi ahalko dituzu.
• Euskal Ligaren Emakumezkoen Ohorezko A Maila
Zazpi talde parte-hartzaile izango dira. “Denak denen kontra” formatuan jokatuko da, buelta bikoitzean. Guztira 14 jardunaldi izanda.
Txapeldunak Espainiako Federazioaren Ohorezko B Mailako promozioa jokatzeko aukera izango du.
• Euskal Ligaren Emakumezkoen Ohorezko B Maila
Sei talde parte-hartzaile izango dira. “Denek denen kontra” formatuan jokatuko da, buelta bikoitzean. Guztira 10 jardunaldi izanda.
• Euskal Ligaren Gizonezkoen Ohorezko A Maila
Hamaika talde izango dira.
1. Fasea: Bi talde, bata 6 taldekoa eta bestea 5ekoa.
“Denek denen kontra” formatuan jokatuko da, buelta bikoitzean. (10 jardunaldi).
Talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuek osatuko dute ohorezko mailako lehen taldea.
Bi taldeetako laugarrenek eta bosgarrenek eta lehen taldeko seigarrenak, Ohorezko Mailako B mailako lehen sailkatuarekin, Ohorezko Mailako bigarren taldea osatuko dute.
2. Fasea: Denek denen kontra, buelta bikoitzean. Txapeldunak postua irabaziko du FER Ohorezko B Mailako ligen igoera-fasean sartzeko.
• Euskal Ligaren Gizonezkoen Ohorezko B Maila
7 talde parte-hartzaile.
1. Fasea: Denak denen kontra, buelta batean. Lehen sailkatuak plaza bat lortuko du gizonezkoen Ohorezko Mailaren bigarren fasean jokatzeko.
2. Fasea: Bigarrenetik zazpigarrenera (6 talde) sailkatutako taldeek hartuko dute parte. Denek denen aurka jokatuko da, buelta bikoitzean.
• Euskal Ligaren 18 Urtez Azpikoen A multzoa
8 talde parte-hartzaile. Denek denen kontra jokatuko dute bi bueltatan. Guztira, 14 jardunaldi izango dira.
• Euskal Ligaren 18 Urtez Azpikoen B multzoa
8 talde parte-hartzaile. Denek denen kontra jokatuko dute bi bueltatan. Guztira, 14 jardunaldi izango dira.
• Euskal Ligaren 16 Urtez Azpikoen A multzoa
Hamabi taldeak 6ko multzo pare batean banatuko dira.
1. Fasea: Denek denen kontra jokatuko dute
2. Fasea: 1. taldetik 3.era sailkatutakoek 1. taldea osatuko dute eta 4. taldetik 6.era sailkatutakoek B taldea. Ligan denek elkarren aurka jokatuko dute, buelta bikoitzean.
• Euskal Ligaren 16 Urtez Azpikoen B multzoa
8 talde parte-hartzaile. Denek denen kontra jokatuko dute bi bueltatan. Guztira, 14 jardunaldi izango dira.