RUGBY Hace 3 años

Gure taldeak denboraldi berriari begira: CM Funes Rugby

Gure taldeak denboraldi berriari begira: CM Funes Rugby

Badator denboraldi berria, eta gure taldeak prestatzen ari dira ahalik eta ondoen hasteko.

Bi urte zail samarren ondoren, Club Multideporte Funes Rugby ilusioz beteta itzuli da ikasturte berri honetan. Pedro Martínez Cascalesek taldea orain nola dagoen kontatu zigun.

Noiz hasi zineten entrenamenduak?

Abuztuaren 22ko astea hasi genuen.

Pandemiaren ondorioz txikitu ahal izan ziren fitxen kopurua handitu al duzue?

Batzuk edo besteak bai, baina ez asko.

Nola bizi izan duzue denbora hori guztia klubean lehiatu gabe? Gogorra egin zen?

Ba, ziurgabetasun handiz, uzten zigutenaren barruan ahal den guztia egiten saiatuz, erritmoa ez galtzeko eta jendeak ilusio berarekin jarrai zezan. Kirolak asko laguntzen du egoera horiek hobeto eramaten.

Noizbait pentsatu zenuten desager zitezkeela?

Errugbi-taldea duen Europako herri txikiena izanik, gutxitan pentsatu dugu, baina beti dago arriskua… Ez da kirol erraza, ez ospa handikoa.

Zer lan egin zenuten jokalariak “errekrutatzeko”?

Sare sozialak, kartelak, adin guztietako campusak, elkarrizketak telebistan… Gure esku dagoen guztia.

Zenbat kirolari dituzue gaur egun?

Orain, 25 eta 30 fitxa senior mailan eta 6 eta 14 urte bitarteko 10 mutiko eta 5 neskato.

Nola dator denboraldi hau?

Ondo, jendeak Errugbi jokatzeko gogo handia du. Aragoiko ligan arituko gara senior taldearekin eta eskolakoarekin Nafarroako Kirol Jokoetan.

3 urte geldirik eman ondoren, ezin da gehiago eskatu.

Noiz hasiko zarete?

Urriaren hasieran.

Zer helburu dituzue denboraldirako?

Jende gehiago lortzea, hau gal ez dadin, eta ahal dugun bitartean ahalik eta gehien gozatzea.