1995eko Munduko Txapelketan Hego Afrikako Selekzio ospetsuak bezala, Euskal Ligan txapelketa perfektua egin du La Única Rugby Taldeak. 18 garaipen lortu ditu, eta B Ohorezko Mailara igotzeko Ligan sailkatu da.
Lehen Mailako Euskal Ligan duela aste batzuk garaipena lortu zuen La Única Rugby Taldeak, eta gaur arratsaldean, Kanpanzar Arrasate Rugby Taldearen kontra 66 eta 19 irabazi ondoren, lehiaketa amaitu du.
Partida bukatutakoan, Nafarroako taldeko kapitainak, Íñigo Del Moralek, Ligako txapelduna dela egiaztatzen duen kopa jaso zuen Javier Lorente Doria Nafarroako Errugbi Federazioko lehendakariordearen eskutik.
Igoera fasea
Taldeak bermatuta du B Ohorezko Mailara igotzeko Fasea. ase hori Euskal Herriko Ligatik, Galiziako Txapelketatik, Gaztelania-Leonesetik eta Asturiasko eta Kantabriako Liga Elkartutik datozen beste zazpi talderekin batera jokatuko da.
Bi esteka hauetan, partida honetako argazki-galeria eta bideo-pare bat ikus ditzakezu.
https://bit.ly/3jquOJr
www.fnrugby.com/videos/