RUGBY Hace 4 años

Nafar derbia badator!

Nafar derbia badator!

Ondorengo lerroetan, Senior kategoriako Euskal Ligaren 2. Mailako BRT Menditarrak taldearen eta La Única B-ren arteko derbi nafarrari buruzko informazioa irakurri ahalko duzu. 15. jardunaldiko partida hau, Lekarozen Larunbatean 17:00etan izango da.

 

Pasaden astean Gasteiztarreri emaitza estu batekin irabazi ondoren (17-15), Baztandarrak etxeko azken partida jokatuko dute La Unicaren aurka ( 4. postuan). Naiz eta Gaztediren aurka onena eman baztandarrak jokalari falta gogor sumatzen dute. Partida lehiatua aurkezten da hontakoan ere, bi taldeen maila handia  erakutsi bait dute ligan zehar.

Jardunaldia Lekarozen izango da, larunbatean (2) arratsaldeko 17-tan. Errugbi-ko baloreak partekatu nahi dituzten guztioi etortzea animatzen diegu beste arratsalde zoragarri batez gozatzeko.

Bestalde, sub 18 mailan harrobiko gazteak lehen postua jokatzen dute Errioxaren aurka Irunen. Seniorren pare rugby bikain bat erabiltzen ari dira kalitate handiko jokalariei esker.

 

📄 Documentos relacionados