Ondorengo lerroetan, BRT Menditarrak prestatutako prebia irakurri ahalko duzu. Partidu polita Euskal Ligako 2. Mailako BRT Menditarrak eta Iruña Errugbi Klubaren arteko derbi nafarraz gozatu ahalko dugulako. Zorte on biei!
Modu berean, asteburuko partiduen ordutegiak ikus ditzakezu albiste honi erantsitako dokumentuan.
Azken garaipen gogorraren ondoren, BRT Menditarrak aurkari gogor baten aurka lehiatuko da berriro. Larunbat honetan (hilak 19), baztandarrek etxean jokatuko dute, Lekarozko zelaian, arratsaldeko 16:00etan Iruña R.C. taldearen aurka. Derbi parekatua izango da, 21 jokalari eta 5 lesionaturekin, baina hala ere, taldeak partida hau irabazteko eta jokatzeko gogo handia du. Jadanik azken partidan erakutsi zuten, maila altuagoko jokalariekin jokatu zutenean. Hori dela eta, taldeak aurreko aldiko joko-erritmo berari eustea espero du, eta erabaki txarretan zein jokaldi desberdinetako hutsegiteetan hobetzea espero du.
Bestalde, 18 urte azpiko Itsasmendi taldeak etxean jokatuko duten partida bakarra izanen dute larunbat honetan, goizeko 11: 00etan. Etxean jokatuko duten partida bakarra denez, eta etorkizuneko senior hauek taldeari hainbeste esfortzu, denbora eta batez ere gogoa eskeini diotenez, beraientzat hain berezia den partida hau ikustera joateko animatzen da. Eguraldi ona iragarri dute eta, gainera, taberna irekita egongo da, beti bezala, pintxoak eta edariak eskainiz ospakizun bikoitzeko errugbi egun berezi honetaz gozatzeko.