RUGBY Hace 4 años

Saioa Jaurena, 2021eko Nafarroako kirolari onenetako bat

Saioa Jaurena, 2021eko Nafarroako kirolari onenetako bat

Nafarroako Kirolaren Institutuak epea ireki du nafarrek 2021eko kirolari, talde, arbitro eta teknikaririk onenak beren web orriaren bidez aukeratzeko.

Erakunde honen hitzetan, sari horiek “urtean zehar kirol-errendimenduaren arloan eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera sustatzeko egindako lorpenak eta jarduera nagusiak” saritzen dituzte.

Saioa Jaurena Atxa da Nafarroako Errugbi Federazioko hautagaia. Jokalari onenaren zerrendan dago. AS Bayonnais-eko jokalaria 2020ko Selekzio Nazionalen Arteko Europako txapeldun izan zen (2021eko urtarrilean jokatu zen txapelketa) eta Munduko Kopako Sailkapen Txapelketan parte hartu zuen, Espainiako Errugbi Selekzio Absolutuarekin.

Irabazleek otsailaren 22an (asteartea) Nafarroa Arena pabiloian egingo den galan jasoko dituzte sariak.

Esteka honetan bozka ditzakezu: https://bit.ly/3eQ4GFG

Argazkia: navarra.es