RUGBY Hace 4 años

Garaipen eta porrot bana Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketan

Garaipen eta porrot bana Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketan

Joandako larunbatean, 16 eta 18 urtez azpikoen nafar selekzioek Santanderrera bidaiatu zuten Espainiako Selekzio Autonomikoen B Txapelketako lehendabiziko jardunaldian lehiatzeko.

San Román de la Llanilla herrian izandako lehenengo norgehiagokan, 16 urte azpiko nafarrek erraz irabazi zuten: 38-10. Lortutako 6 entseguei esker, lehenengo puntuak etxera ekarri zituzten. 18 urtez azpikoek ez zuten zorte berdinarik izan. Nahiz eta atzedenaldira irabazten iritsi, bigarren zatiko azken txanpan kantabriarrek markagailuari buelta eman zioten. Hala ere, azken minutuetan Josemi Cantabranaren eta Javier “Txipi”-ren mutikoek erreakzionatu zuten entsegu batera jarri arte. Zoritxarrez, ez zuten denbora nahikorik izan (24-19).

Gure selekzioen urteko azken partidua izan zen Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa otsailean berreskuratuko baitute.