RUGBY Hace 4 años

Mugaz bestaldeko finala La Unicarako

Mugaz bestaldeko finala La Unicarako

Datorren igandean, Arrasateko Mojategi estadioan, Emakumezkoen Euro Challengearen lehen edizioaren finala izango da. Hegoaldeko bi ordezkari (La Unica eta Bera Bera) eta Iparraldeko beste hainbeste (Biarritz Olimpyc eta Peyrehorade) elkartu zituen mugaz bestaldeko lehiaketa horrek.

Finalera, Bera Bera eta La Unica RT iritsi dira, eta talka berdin-berdina egingo dutela hitz eman zuten, bai Bera Bera, Euskal Ligako egungo txapelduna, bai La Unica, oso antzekoak agertu baitira beren arteko borroketan.

Aurrez, hirugarren eta laugarren postua lortzeko partida jokatuko da Frantziako bi taldeen artean: Peyrehor-Tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren.

Ordutegia:

11:00etan: hirugarren eta laugarren postuak

• Peyrehorade vs Tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren

12:30ean: finala.

• Bera Bera vs La Única RT

Euskalkirolatb.eus telebista-kanalak emango ditu partidak.