Joan den igandean, Iruña Errugby Klubak 2021 – 2022 denboraldirako bere talde guztien aurkezpen ofiziala egin zuen Nafarroako Unibertsitatean.
Bertan desfilatu zuten beren ekipamendu berriarekin, 10 urtez azpikoen, 12 urtez azpikoen, 14 urtez azpikoen, 16 urtez azpikoen, 18 urtez azpikoen, Gizonezkoen Senior eta Beteranoen kategorietako talde eta teknikariek.
Gainera, sortu berri den Emakumezkoen Senior taldea aurkeztu zen. 16 jokalari ditu, eta emakume gehiago probatzera animatu nahi ditu.
Gaur egun, klubak 160 fitxa inguru ditu. Klubeko buruzagiek kopuru hori igotzen jarraitzea espero dute, eta horretarako, “neska-mutil guztiak animatzen dituzte gure kirola eta gure kluba ezagutzera hurbiltzera”.
Aurreko urteetan bezala, IIruña Errugby Klubak Euskal Ligan parte hartzen du, Nafarroako Kirol Jokoez gain, eta Euskal Herrian antolatzen diren beheko kategorietako kontzentrazio guztietara joaten da.