Asteburu honetan Emakumezkoen I. Euskal Ligaren estreinaldia izango da eta lau taldek borrokatuko dute txapelketa honetan.
La Única eta Bera Bera taldeek Hegoaldea ordezkatuko dute eta Biarritz Olimpyc eta Peyrehorade taldeek Iparraldea.
Izan ere, Iparralde izango da liga berri honen estreinaldiko lehendabiziko eszenatokia 15:00etatik.
Peyreheheren eta Bera Beraren arteko partida Frantziako Avenue de Pomarezeko Stade du Baron zelaian jokatuko da eta Biarritz eta La Única taldeen arteko duelua Biarritzeko Parc des Sports d’ Aguilera Estadioan izango da.