Ondorengo lerroetan baztandarrek prestatutako prebia irakurri ahalko duzu. Euskal Ligako BRT Menditarrak eta Errioxa B-ren arteko partidua Lekarozen larunbatean 16:00etan izango da.
Ligaren hasiera oparoa izan da Iñaki Ezkurraren talde gaztearentzat. Jarraian hiru garaipen lortu ondoren, BRT Menditarrak buru sendo bezala azaltzen da. Hori guztia entrenatzaileak gazteen eta beteranoen artean lortutako orekari esker izan da, alde batetik batzuen lan ona eta ofizioa eta bertzeen borondatea eta gogoa bateratzen baititu.
Larunbat honetan baztandarrak lehen aldiz jokatuko dute etxean (Lekarozen 16:00tan) Domiberia R.C. Riojaren aurka. Partida honetan, BRTk liga hasieran agerian geratu diren kadentziak zuzentzeko erronkari egin beharko dio aurre, sailkapeneko goiko postuetarako hautagai fidagarri gisa finkatu ahal izateko.
Bertzalde, joan den astean errugby eskolaren denboraldi berriari ekin zaio beheko mailetan. Urte hauetan hain fruitu onak eman dituen eskolau da hain zuzen klubaren oinarria eta etorkizuna finkatzen dituen ezinbertzeko proiektua. Ortziralero 18:00etatik aitzin Lekarozeko kanpusean gazte guztiek errugbiaren mundu zirragarrian sartzeko aukera izanen dute.