Ondorengo lerroen bidez BRT Menditarrak prestatutako prebia irakurri ahalko duzu. Zorte on bi taldeei!
Asteburu honetan izandako atsedena eta gero, BRT taldea indarrez itzuli da aste honetako entrenamendu euritsuetara. Larunbat honetan Iñaki Ezkurraren mutilak aurkari zuzen baten aurka arituko dira, Iruña R.C, Nafarroako hiriburuan.
Derbia parekatua aurkezten da, bi taldeak sailkapenaren aurrealdean aurkitzen baitira (puntu batera soilik) eta ligako nagusitasuna jokuan baitago. Topaketaren garrantziaz berri eman nahi izan digute bi talde-ek hitzaldi eta lan dinamikaren bidez.
Partidu hontako Menditarrak Urki Neol, Ellande Altzugarai eta Iñigo Lizasoain kolpatuen gabezia baita Aitor Adin zabaltzairearen falta (arrazoi pertsonalak) sumatuko du.