RUGBY Hace 4 años

BRT Menditarrak taldeak indar eta ilusioz ekingo dio datorren denboraldiari

BRT Menditarrak taldeak indar eta ilusioz ekingo dio datorren denboraldiari

Nahiz eta taldea desagertzeko zorian egon jokalari faltagatik, azkenean Baztango eskuadrak talde aski bat lortu du denboraldiari hasiera emateko.

Bi talde izango dira, Iñaki Ezkurra entrenatzaile lokalaren gidaritza teknikoarekin aurkeztuko dituenak: Senior taldea eta 18 urtez azpikoa (2004an eta 2005ean jaioak)

Jokalari berri bila

Klubak gonbidapena egiten du jokalari berriak erakartzeko, eta errugbia probatu nahi duten guztiei dei egiten die Lekarotzeko instalazioetara joan daitezen asteazken edo ostiraletan 20:00etatik aurrera, edo klubarekin harremanetan jar daitezen:

 

  • 638 445 513 (Ander). 

Errugbian jolasten ikastea eta giro ona, ez izan lotsarik kirol honetaz gozatzeko.


Animatu eta Aupa BRT!