Joan den asteburuan, Sevillan jokatu zen Emakumezkoen Espainiako Selekzio Autonomikoen XV. Errugbi Txapelketa, 18 urtez azpikoen kategorian. Nafarroako Selekzioak Andaluzia, Valentzia eta Gaztela eta Leongo konbinatuekin partekatu zuen.
Nicholas Marshallek eta Augusto Mirallesek zuzendutako taldea, La Única Rugby Club eta Rugby Club Riojako jokalariek osatua, ezin izan zen garaile atera lehiatu ziren hiru partidetan, eta ondorioz, sailkapeneko azken postuan bukatu zuen lehiaketa.
Lehen partidan, Valentziako Erkidegoaren kontra galdu zuen 43tik 0ra; ondoren, gauza bera egin zuten Andaluziako taldearen kontra(26/5), eta igandean, Gaztela eta Leonen aurka, 23tik 0ra galdu zuen.