Datorren asteburuan (maiatzaren 1ean eta 2an), 16 Urtez azpiko eta 18 Urtez azpiko Nafarroako gizonezkoen selekzioak Valentziako Cullera eta Tavernes de la Valldigna herrietara joango dira, Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa jokatuko baita han.
18 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen artean, Nafarroa B taldean dago, Gaztela eta Leon eta Valentziako Erkidegoarekin batera, Culleraren egoitzan, non partidak Juan Palomares zelaian jokatuko diren.
Josemi Cantabranaren eta Javier “Txipi” Cormenzanaren ardurapekoak larunbatean estreinatuko dira anfitrioien aurrean, 14:00etan, eta lehen fasea bukatuko dute, Gaztela eta Leonen parean, 15:35ean.
Rafa Barraganen eta Carlos Bañaresen 16 urtez azpikoei dagokienez, larunbatean bertan hasiko dute ibilbidea Gaztela eta Leonen aurrean (14:50ean), eta, ondoren, 16:25etik aurrera, Valentziaren urka.
Igandean, Culleran edo Tavernes de la Valldignan jokatuko diren txapelketako postuak erabakitzeko partidak jokatuko dira, lehiaketaren lehen fasean lortutako postuaren arabera.
Honekin batera doazkizue honi buruzko informazio guztia eta Nafarroako taldeen deialdia.