Datorren asteburuan martxan jarriko da Nafar Txapelketa Absolutua. Menditarrak Baztan Errugbi Taldeak parte hartzea errefuxatu duenez, Funes, Iruña eta La Única arituko dira.
Txapelketak buelta bateko ligaxka formatua izango du eta apirilaren 18tik maiatzaren 30era lehiatuko da. Ligaxka hau jokatu eta gero, lehenengo sailkatua txapelduna izango da.
Lehenengo partidua igande honetan, hilak 18, Funesko Juan Bertol Estadioan 16:30ean izango da. Bertan, Funesen eta La Únicaren arteko duelua ikusi ahalko dugu.
Lehiaketaren araudia eta egutegia ikus ditzakezu erantsitako dokumentuetan.