La Única Errugby Taldeko emakumezkoen eskuadrak 34 eta 10 irabazi zion Gasteizko Gaztedi Errugby Taldeari martxoaren 13an, larunbatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan jokatutako Emakumezkoen XV Euskal Ligako partidan.
Emaitza horrekin, sailkapeneko hirugarrenak 13 punturekin jarri dira. Universitario de Bilbao taldea hiru puntu gehiagorekin bigarrena da eta AVK Bera Bera zazpi punturekin, lehen sailkatua da, Nafarroakoak baino partida bat gehiagorekin.
Esteka horietan, bi argazki-galeria eta hiru bideo ikus ditzakezu, lehen zatiaren irudiekin.
https://bit.ly/38FjQLk
https://bit.ly/3vquD5B
www.fnrugby.com/videos/