La Única Rugby Taldeak larunbatean B Ohorezko Mailako A Mailako A Taldeko burua den Bilbal Gernika Rugby Taldea jaso zuen. Bizkaitarrek oraindik ez dute porrota zer den jakin.
Etxekoek ahalegin goraipagarria egin zuten, baina bizkaitarren nagusitasuna nabaria zen momentuoro Jokin Eskolar eta Siyabonga Masuku Hegoafrikarraren laguntzaerkin.
Atsedenaldira 0 eta 24 bitarteko abantaila lortu zuen Bizkaiako taldeak. Berriro hastean, etxekoen higadura nabaritu egin zen, eta taldeko burua direnek 0 eta 57 arteko aldea handitu zuten, topaketa amaitu arte.
Erantsitako esteketan ikus ditzakezu sailkapenak, partidako argazki-galeria pare bat eta bideo batzuk.
https://bit.ly/37B32EB
https://bit.ly/3pL8URM
https://bit.ly/3sm2hat
http://www.fnrugby.com/videos/