Joandako igandean, La Única Errugbi Taldeak bere lehendabiziko garaipena lortu zuen Ferrolen aurka. Lehia eta emozio handiko partidua izan zen azken minutuetan erabakiz.
Nafarrek lehenengo puntuak lortu zituzten markagailuan Haritz Figuerasek sartutako zigor-kolpeari esker. Hortik aurrera, partidua oso lehiatsua bihurtu zen batak eta besteak abantail txikiak berdinduz.
Bigarren zatia hasi zen 16-15. Hala ere, talde galiziarrak sartutako zigor-entseguaren bidez kanpotarrek 6 puntuko abantaila lortu zuten haien alde. Zorionez, hiru minutu falta zirenean, Dudley-k eta Figuerasek sinatutako entseguari esker, peñakoek 23-22 irabazi zuten.
Garaipen honi esker, Txema Isasarenak sailkapeneko azken postutik atera dira 6 puntu izanda. Orain, Uribealdea RKE azkena da.
Hain zuzen ere, talde bizkaitar hau nafarren hurrengo aurkaria izango da datorren igandean, 12:00etan, Ardanzas Park zelaian. Ezbairik gabe, aukera ezin hobea izango da taularen beheko partea urrunago uzteko.
Ikusi sailkapenak ondorengo estekaren bidez:
http://ferugby.es/clasificacion-division-honor-b-grupo-a
Argazkia: LURT.