Joan den larunbatean Nafarroako Unibertsitate Publikoan La Única Rugbi Taldearen eta Bilboko Valtecsa Unibertsitarioaren arteko partida jokatu zen, B Ohorezko Mailako Ligako (A Taldea) bederatzigarren jardunaldiko partida.
Etxekoak bizkaitarrak aurrez aurre jarri zituen hasieratik. Talde indartsu horretan, atzerriko zenbait jokalari lerrokatu ziren, eta nafarrak Urtzi Maidaganek egindako Zigor Kolpe baten bidez aurretik jarri ziren markagailuan.
Baina, pixkanaka-pixkanaka, bizkaitar aurrealdearen irmotasunak eta pisu handiagoak talka egin zuen, La Unica taldekoak gutxituz.
Etxekoen jaitsiera fisikoak aukera handiagoak ekarri zizkien unibertsitarioei, 6tik 17ra irabazi baitzuten.
Esteka hauetan partidaren galeria eta zenbait bideo ikus ditzakezu.
https://bit.ly/3qTAvkX
www.fnrugby.com/videos/