Espainiako Errugbi Federazioak, Mayka Brust eta Saioa Jaurena, AS Bayonnais taldeko kideak deitu ditu irailaren 23tik urriaren 4ra Getxon izango den XV. Emakumezkoen Kontzentrazioan parte hartzeko. Helburua da 2020ko Europako Txapelketa prestatzea, bere garaian egin ezin izan zena.