Aurkeztutako hautagai bakarra izanda, Javier Lorentek utzitako kargua hartuko du zortzi urte pasa ondoren.
Datorren irailaren 1etik, La Única Errugbi Taldeko jokalari Maria Urtasun Nafarroako Errugbi Federazioko presidentea bihurtuko da. Abuztuak 24 amaitu zen hautagaiak aurkezteko epea eta bera izan da aurkeztu den bakarra. Gauzak horrela, 1983an sortu zenetik, federazioko lehenengo emakume presidente izango da.
Mariaren ibilbidea errugbian La Únican hasi zen. Bertan meleko lehenengo lerroko pilier postuan jokatzen du. Parte hartu du Ohorezko Mailara igotzeko hainbat fasetan eta Euskal Selekzioak hautatu du hainbat lagunarteko partidutarako.
Martxoan hauteskunde-prozesua eten zen koronabirusarengatik eta pandemia honengatik, zalantzaz josita gaude gure kirolean. Iaz Federazioak ia mila lizentzia tramitatu zituen sei taldeen artean (La Única RT, Iruña RK, BRT, Funes, Nafarroako Erraldoiak eta Errioxa RK).
Maria Federazioaren historiako zazpigarren presidentea izanen da Iñigo Doria, Rafa Olaizola, Miguel Zorraquino, Serge Gracia, Perutxo Fernandez-Lascoiti eta Javier Lorente Doriaren ondoren.