RUGBY Hace 5 años

Errugbia beste gauza izango balitz...

Errugbia beste gauza izango balitz...

Dakizunez, azken hiletan errugbiari buruzko inkesta zabaldu genuen hainbat eragileren artean eta azken galdera erantzuteko, sormen handia izan behar zuten. Adi ondorengo proposemenen bidez errugbizale hauen artea ikusiko duzu eta!

Errugbia auto bat izango balitz

Erantzunik bozkatuena: Lur orotako ibilgailua. Honetaz gain, batzuek zioten autobusa, trena edo goitibera izango litzatekela!

Errugbia animali bat izango balitz

Gehienek putrea hautatu zuten. Hori bai, bigarren posizioan, basurdea aurkitzen dugu, nola ez! Errugbiak dituen ezaugarriek otso-taldea eta inurria erakarri zizkieten batzuei.

Errugbia kolore bat izango balitz

Berdea izango litzatekela diote. Indarra, itxaropena, zelaiaren kolorea... inspirazio ezberdinak zituzten. Dena den, baten batek zion guztiak dela!

Errugbia toki bat izango balitz

Atal honetan ez genuen adostasunik aurkitu. Batzuek bertakoak hautatu zituzten: Jarauta Kalea eta Iruña. Beste batzuei Cardiff, Eskozia eta Zelanda Berria etorri zitzaizkien burura. Parranda zaleen artean taberna ere agertzen zen, eta mistiko batek zerua izango litzaketela dio.

Errugbia musika izango balitz

Indartsuenak atera ziren: Rocka eta Heavy Metala. Hala ere Pozaren Ereserkia, Nafarroakoa eta Irlandaren Deia ere hautatuak izan ziren.

Hala eta guztiz ere, Euskal Rock Radikala ere entzun zen: En la línea del frente (Kortatu); "Drogasen baten bat" eta mitikoa den beste bat “Todas las mañanas cuando me levanto…”.

Errugbia sentimendu bat izango balitz

Poztasuna, laguntasuna, harrotasuna eta hobetzeko grina barrutik atera zituzten. Pasioa ere, "hemen exigitzea zilegi den gutxieneko hori" Berri Txarrak taldeak dion moduan, ez zen falta noski.

 

Zeintzuk izango lirateke zuen erantzunak?